 |
2009-ko Urtarrila |
 |
|
| A | A | A | O | O | L | I |
| |
|
|
1 |
2 |
3 |
4 |
| 5 |
6 |
7 |
8 |
9 |
10 |
11 |
| 12 |
13 |
14 |
15 |
16 |
17 |
18 |
| 19 |
20 |
21 |
22 |
23 |
24 |
25 |
| 26 |
27 |
28 |
29 |
30 |
31 |
|
|
 |
-
UEUren jatorria 1970-72an Baionako Euskal Erakustokian antolatu ziren
Euskal Asteak ditugu. Horien arrakasta ikusirik, eta 1972ko ekitaldian Karlos
Santamariak Euskal Unibertsitatea sortzeko premiaz emaniko hitzaldiaren
bidetik, Euskaldunen Biltzarra, Ikas eta Fededunak elkarteek UEU antolatzea
erabaki zuten 1973ko udan, abuztuaren 29tik irailaren 8ra bitartean,
Euskaltzaindiaren babespean. Lehengo ekitaldi biak Donibane Lohizunen egin
ziren eta ondorengo biak Uztaritzen.
- 1977ko ekitaldiak Hego Euskal Herrian burutzea erabaki zen, Iruņean alegia.
-
Udako ekitaldien eragina zabaldu nahian, 1985. urtetik abiatuta, urtean zehar
ere Jardunaldiakantolatzea erabaki zen, publiko orokorrari zuzendutako
dibulgazio-mailako hitzaldi eta mahainguruz osatuak.
-
1985ean UEU sorterrira itzuli zen eta orduz geroztik Iparraldean eta Hegoaldean
eskaintzen ditu bere ikastaroak.
-
Oinarri bibliografiko sendoa ezinbestekoa da edozein unibertsitaterentzat. Hori
jakinda, UEU unibertsitate-mailako liburuak bideratzen ahalegindu da ia
hasieratik. Betidanik, eskuliburuei eman zaie lehentasuna. Baina ez da
zientziaren zabalkuntza baztertu eta dibulgazio-liburuak ere bideratu dira.
Euskara bera landu eta unibertsitate-premietara egokitzen, ahalegin berezia
egin du UEUk.
-
1973an sortu zenetik, beti egon da UEUren baitan bere helburu, eginkizun eta
funtzionamenduari buruzko eztabaida irekia eta aberatsa, eta horrek ahalbidetu
du UEUren jarraitutasuna eta garapena. Bide horretatik, 1995. urtean egindako
Kongresuan onartutako bi ponentzietan, UEUren helburuak argitu, eman beharreko
urrats estrategikoak finkatu eta barne-egituraketa egokitu eta zehaztu ziren.
Urtez urte, Udako Euskal Unibertsitateak urrats berriak emateko eta eremu berrietara
abiatzeko bizitasuna erakutsi du. Eta horretan dirau.
UEU-ren egitura
|
|